Udaberria izan arren, eguraldi txarra daukagu, baina gaur batez ere, oso eguraldi arraroa eduki dugu.
Arratsaldean euria egiten eta trumoi-erasoa hasi dira. Horregatik gortinak ireki ditugu, itzali ditugu argiak ea ekaitzak ikusten genituen... eta... BAI!!!, horrela izan da. Lehenengoz ikusten genuen argi handi eta zuri bat (tximista). Bigarrenik kontatzen hasten ginen: bat, bi, hiru, lau, bost... Eta bat-batean... BOOOOOM!!! trumoia entzuten genuen. Nahiz eta zarata handia izan, ez gara ikaratu, eta trumoi gehiago entzuteko irrikitan geunden. Primeran pasatu dugu!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario